Sábado 16 Dic 2017
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Aviso

Imprimir

Parte hartu

BAT EGIN EZAZU
AUZOLANAREKIN!


Denbora luzez, Nafarroa Garaiak Gaztelarekin bat egin zuela sinestu arazi nahi izan digute. Ez zela konkistarik egon ezta kolonizaziorik ere. Urte honetan, geure herriaren konkistaren V. mendeurrena, gobernatzen gaituen eliteak gertatu zena manipulatuko du berriro ere, gertatuko denaren gaineko kontrola bermatzearren.

Bada, AUZOLAN erraldoi baten bidez, "Nafarroa 1512-2012” egunkaria banatu nahi dugu. Lan xumea da baina gogo biziz bultzatzen ari garena, uste baitugu egi batek dir-dir egiten duela gezur gauean.  Nafar etxe orok herri egunkari honen kopia bat jasotzea bermatu nahi dugu eta beste bost herrialdeetako hainbat gunetan ere banatuko dugu. Egunkaria kalitatezko paperean eta kolorez argitaratuko da. Erdiko orrialdeetan, Euskal Herriko 57 artisten irudi bana bilduko dituen posterra txertatu nahi dugu.

www.arte1512.org

Web erakusketan parte hartzeko zure obretako irudiak eta datuak: tituluak, materialak, neurriak eta zure lanetako deskripzio labur bat  bidali dezakezu helbide honetara: < Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. >

Hori izanen da  V. mendeurrena gaiarekin Iruñean erakusketa kolektiboa antolatu nahi dugun artisten basea. Parte hartzeko gonbidatuta zaude.