Sábado 16 Dic 2017
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Aviso

Imprimir

If

iF Baionako Arte eskolako eta Bordaleko Arte Ederretako ikasle ohia, ezker abertzaleko militantea, euroagindu pean, iF margolarien arteko haurtzarra da.
2010. urte hasieran, Inkontzientearen Adierazpenak seriari hasiera ematen dio : akriliko handiak, erdi-figuratibo biegonkorra, taupakaria eta ezberdina. Agertzen den Munduaren irakurketa horretan dena dago jadanik : kolore bizia, bergogoratzearen sailekoa antxu, forma bitxien jabe den marrazkia, denaren bateratasuna, uste okerrak sutan dagoen harmoni eza, aginduzkoa eta dizdiratsua ikusten lortzen ez duenean. Gaia, politikoa, poetikoa, maitasunezkoa, egunerokoa, era guztietakoa da – soilik honen agerpenak du garrantzia, soilik marra punten arteko tartea dago lehian.
2011an, Arrak eta Garrak, zentsuren iskanbilak ekarriko dituen seria. Askapen bakartia, preso atxikia den maitaleari desio deia : antzeko formak sortzen dira – adoretsuak, puztuak, suzkoak, prometeikoak. Inkontzientearen Adierazpenak koloreek sortzen dituzten formen jalgitzea goratzen badu, Arrak eta Garrak haragia goratzen du, zentzu haragikoiaren kritikak pigmentuekin amets eginez.
Isilduak seriarekin berriz, jariagaien hedapenerako teknika berria agertzen da, isurketa edo liskarra, zeinean koloreen askatasunak bortxaketa salatzen duen. Plazerrak salaketari lekua uzten dio, gogoak, ezadostasunari. Teknikak eta mezuak beren asmoa erakusten dute – gorputza urtua da, zatitua, koadrotik kanpora doa, perfekziorik gabea eta barregarria, ametsean gelditua, justifikazio satirikoan, eta eraldaketan zoragarria denak trabatzen du, jendetasunaren galtzera garama. Zorigaitzak eta estiloaren edertasunak elkarri ziria sartzen dute : artistaren bakartasuna aitortzen, eta besteena gupidesten alegia egiten dute. Estiloa, burdin gorrizko marka, kasik nahigabekoa, ikuslearen desberdintzearekin mendekatzen da. Seriak, identifikazio baten eske dabilenean absurdoarekin topo egiten du : bizitza zapaldua da, maitasuna beste zauri bat da, margoa baizik ez da geratzen, itotako hitzen oihu isila.
IF-ek, eskatzen eta ihesi doan ikuspegia estreinatzen du, deiarekin pizturik, eragozpenek aztoratua, aldi oro, tentsio bateratuen serien lanketaren bidez kitzikaturik. Kolore berdinak gutiziatu eta usatzen du, marra berak karikaturizatzen eta goresten du, irudikatzearen ukazioan bezala, unibertso ihardukitzailearen pozaz, bistan askatua, begien gozamenerako, zaurituak, berrituak, hunkituak.
Joaniskobaita
Purguko kurutzeko plaza
64480 UZTARITZE

05 59 93 05 61 - 06 01 98 00 24
www.facebook.com/iFMatxi
 
izena: Txoriari mintzo
neurriak: 73 x 100 cm
seria: Inkontzientearen Adierazpenak (2010)
akrilikoa oihalean
 
 
izena: Ar #23
neurriak: 81 x 116 cm
seria: Arrak eta Garrak (2011)
akrilikoa oihalean
 
izena: Elkarrekin baina nahasi gabe
neurriak: 137 x 110 cm
seria: Isilduak (2012)
akrilikoa zur gainean